Agate Deunari abesten

Euriak ez zuen plana aldatu eta azkenean, atzo, talde guztia atera ginen Agate Deunari abestera. Trinitaroesen bi alditan entseatu eta gero, ibilbidea hasi genuen. Lehenengo, Bidezabal parkean eta gero anbulategiaren ondoan. Ondoren, San Nikolas enparantzara joan ginen eta han, frontoiaren azpian abestu eta euskal dantzak dantzatu genituen. Zortziak hamar gutxi aldera, merkatua jo genuen beste aldi batean martirrari abesteko.

Amaitzeko, metroko enparantzan Algortan parte hartzen zuten beste 15 elkarteekin  azken aldi bat abestu genuen. Ia 200 pertsona batu ginen puntu honetan. Getxoberrirako argazkia egin eta gero, San Martinera jaitsi ginen, han txokolate beroa prest baitzegoen.

Udazken Zornotzako Txistulari Taldeak giroa berotu zuen.

Arratsalde polita izan zen eta oso ondo pasa genuen neska-mutilak, gaztetxoak, gurasoak, asabak eta begiraleak. Hurrengo urtean igandean izanda, espero dugu errepikatzea!! Hemen dauzkazue argazki gehiago

Partekatu!