Agate Deunari abesten

Taldearen parte bat Bidezabalen.

Atzo, Agate Deunaren besperan kalera irten ginen kantatzera. Taldeko neska-mutilak, gazeak, begiraleak eta gurasoak leku desberdinetatik pasatu ginen gure makilekin eta kriseiluekin: Trinitarioseko parkea, Bidezabal, El Tilo enparantza, San Nikolas eta amaitzeko, Getxoko beste elkarteekin metroko enparantzan bildu ginen azken kanta abesteko.

Beste urteetan ez bezala, aurten ez zuen euririk egin baina hotza nabaria egin zen. Dena den, San Martinen gurasoen batzordea itxaroten zegoen txokolate bero eta bizkotxoekin.  Azkenean, denok berotuta etxera eta batzuk, afalduta!

Partekatu!