Bakearen Argiaren bila

INÉS GUTIÉRREZ (TREBEAK).- Eskubeltzeko Trebeak Logroñon egon gara pasaden asteburuan. Movimiento Scout Católicok antolatuta, Espainako gainerako eskaut talde askok Beleneko Bakearen Argia gure herrietara ekartzeko helburua genuen.

Hainbat tailer egin genituen: alde batetik, zapatuan egindako tailerrak (genero indarkeriari buruzko debateak, kazetaritza kritikoari buruz edota aktibismoari buruzko dinamikak) eta, beste aldetik, argiaren inguruan egindako hausnarketa eta dinamikak.  Logroño ezagutzeko argazki lehiaketa batean parte hartu genuen,  taldeetan banaturik. Horrez gain, Tú la llevas-Zure txanda ereserkia erabiliz, Argiari buruz hausnarketa egin genuen gure bizitzan argia nola izan ahal garen jakiteko, eta gure inguruari argia nola emateko jakiteko.

Belengo Argia sinbolo bat da, bakearen sinboloa, Jesus gure mundura etorri zen eguna irudikatzen duena. Argi horrek ekintza onak egitera bultzatzen gaitu, bai eta urte osorako indarrak eman gure inguruari onberatasuna transmititzeko. Argi horrek transmititzen duena da Jesusek haren bizitzan zehar gizartea hobetzeko egin zituen ekintzen jarraipena egitea dela jarraitu beharreko bide egoki eta guk, gure eskaut pentsamenduaz baliatuz hori gure eguneroko bizitzara aplikatzea.

Amaitzeko, ostiral honetan, Azkarrak eta Trebeak Bilbora joango gara itxaropen eta bake mezu hori Getxora ekartzeko eta parrokiaren sektorearekin banatzeko. Hau izango da, Olentzeroren festan, San Martin de Toursen.

Partekatu!