Kategoria: Proiektua

Tipi-tapa begiraleok korrikan

Osteguneko ordu txikietan, begiraleok kalera irten ginen gure auzotik AEK-k antolatzen duen Korrika pasatzen zelako. Motoreak berotzeko, pote bat hartu genuen eta gero gure lekura joan ginen korrikan hasteko: Getxo Ieko institutotik, Villamonte arte. Hemen uzten dizkizuegu pare bat argazki gau hartakoak.

Agate Deunari abesten

Euriak ez zuen plana aldatu eta azkenean, atzo, talde guztia atera ginen Agate Deunari abestera. Trinitaroesen bi alditan entseatu eta gero, ibilbidea hasi genuen. Lehenengo, Bidezabal parkean eta gero anbulategiaren ondoan. Ondoren, San Nikolas enparantzara joan ginen eta han, frontoiaren azpian abestu eta euskal dantzak dantzatu genituen. Zortziak hamar gutxi aldera, merkatua jo genuen...