Gurasoek

Gurasoen Batzordea

Neska-mutilak dira Eskubeltz mugitzen duen motorra, baina, monitoreen taldeaz gainera, badaude taldearen alde eta taldearentzat lan egiten duten beste foro batzuk ere. Aita eta amen eta monitore ohien batzordeak dira.

Taldearen aita eta amen batzordea seme-alabak taldean dituzten eta, gainera, beren denbora zereginetan laguntzen eman nahi duten pertsonek osatzen dute. Gaur egun, 21 pertsona ditugu eta batzorde hau lantzean behin batzen da, modu autonomoan eta independentean. Beraiekin batera, taldearen eta batzordearen artean lotura den monitore arduraduna dago.

Gurasoen Batzordea da taldearen ekitaldi batzuk antolatzeko arduraduna, besteak beste, urtebetetzeak edo Gabonetako jaia. Gainera, udalekuak antolatzeko intendentziarekin eta materialarekin laguntzen digu, ekonomiaren kudeaketarekin… Monitoreentzako laguntza eta Eskubeltzen oinarri den beste euskarri bat.

Laguntza eman eta batzorde honetako partaide izan nahi duen guraso oro ongi etorria izango da.

Kontaktua: josu.eskubeltz@gmail.com

Zenbait guraso kanpamentuko montaketan laguntzen.

Esta entrada también está disponible en: Gaztelania