Gure taldea

Eskubeltz Eskaut Taldea Algortako Getxo auzoko eskaut taldea da. Gure helburua da aisialdian heztea 8 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak. Heziketa hori, gure lan egiteko ideietan jasotzen den bezala, hiru premisatan oinarritzen da:  hezkuntzarako aukera, gizarterako aukera eta federako aukera.

Guk jardueratzat jotzen ditugunetan, jolastu egiten gara, mendira joaten gara, proiektu humanitarioetan laguntzen dugu… Baina, jakina, neska-mutil guztiekin ez dugu gauza bera eta aldi berean egiten; hori dela eta, adar izeneko adin-taldeetan banatzen ditugu gazteak. Jarraian, adar guztiak daude, eta horrek esan nahi du gure taldean guztiak ditugula zabalik:

Koskorrak : 8-10 urteko neska-mutilak

Kaskondoak: 11-12 urteko neska-mutilak

Oinarinak: 13-14 urteko neska-mutilak

Azkarrak: 15-16 urteko neska-mutilak

Trebeak: 17-18 urteko neska-mutilak

Gure web-orrialdea ezagutzera animatzen zaituztegu eta, zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jartzera. Edozein ideia, iradokizun edo kritika konstruktibo ongi etorria izango da.

Bidean beti prest!

Eskubeltz Begirale Taldea

EEa hezkuntza hau aisialdian garatzen saiatzen da, metodo pedagogiko jakin bat erabiliz. Metodo honek ikasleen adinera mailaka moldatzen diren osagai batzuk ditu:

• Ekintza erakargarri eta mailakatuak. Ekintzak ikasleak bizi duen prozesu bakoitzaren alderdi zehatzera moldatzen dira, hezkuntza prozesuko protagonista nagusi bihurtzen duten mailakako erantzukizunak hartzea eraginez. Era berean, ekintzak erakargarriak dira, hau da, ikaslearen beraren interes guneetatik sortzen dira

• Sinbologia. Legean eta Agintzan zehazten da. Hauen bidez Jesusen Zoriontasunetan oinarritutako balioen proposamena egiten zaio ikasleari

• Izadia. Aparteko esparrua gizakia bere egoerarik berezkoenera itzultzen da eta guztiaren jatorria aurkitzen du. Ingurune naturalak geure inguruaz jabetzen, hori baloratzen eta maitatzen laguntzen digu

• Ekintza bidezko hezkuntza. Ekintza – Gogoeta – Ekintza (E.G.E). Ikaslearen beraren esperientziaren bidezko hezkuntzan oinarrituta. Ekintza, gogoeta, ekintza prozesua da: esperientziaren pedagogia. Bizitzatik abiatzen gara, esperimentatutakoa hausnartu eta barneratu ondoren, hara bueltatu eta era kontsekuentean jarduteko

• Talde handia – talde txikia. Talde txikian egindakoaren bidez, aitortua eta bakarka identifikatua dela sentitzen du ikasleak. Talde txikian  jardunez, gizabanakoen garapen indibiduala bultzatzen dugu.

EE idearioa, A12

Esta entrada también está disponible en: Gaztelania