Gure herria/auzoa

Algortako eta inguruko ikuspegiak.

Eskubeltz Eskaut Taldeak hezkuntza-egitekoa Getxo udalerrian eta inguruetan egiten du, baina Algorta auzoan ditu sustraiak. Gure neska-mutil gehienak getxotarrak dira, baina, azken urteotatik, jardueretara inguruko beste herri batzuetakoak ere badatoz, besteak beste, Leioa, Berango, Sopela, Plentzia edo Gorlizkoak.

Gure hezkuntzak apustua egiten du neska-mutilek herria ezagut dezaten eta herrian bertan gara daitezen eta, horrela, gure ohiturak ezagut ditzaten, baina beste errealitate edo kultura batzuk galdu gabe. Hori lortzeko, aktiboki parte hartzen dugu Getxoko Udalarekin eta beste erakunde eta elkarte batzuekin, urteko hainbat sasoitan: Agate Deuna, Olentzero, Errege Magoen kabalgata, Euskararen Egunak, Ingurumen Eguna, Boluntariotzaren Azoka… Txikientzako jolasak antolatzen ditugu kalean, gure herria eta Bizkaia ezagut dezaten, eta, nagusiekin, hainbat elkarte, gizarte-etxe edo boluntariotzarekin dihardugu lankidetzan. Azken batean, gure helburua da Getxorekin inplikatzea eta bertako egunerokotasunean parte hartzea.

Errege Magoen kabalgatan desfilatzen.

Natura pertsonen garapen integralerako esparru egokia da; izan ere, nork bere burua ezagutzeko eta bere bertuteak eta mugak ezagutzeko parada egokia da. Giro horretan, zenbait balio lantzen dira, besteak beste, errespetua, esfortzua edo gainditzea. Urtean zehar, mendi-irteerak egiten ditugu eta, uztailean, udalekuetara joaten gara.

Gure udalekuak bereziak dira, naturan egiten direlako. Bai neska-mutilentzat, bai monitoreentzat, urteko “boom”a dela esan daiteke. Uztaileko bigarren hamabostaldian egin ohi dira eta landa batera joaten gara Araba, Burgos edo Nafarroa aldera. Udaleku horien bereizgarria da oso-osorik egiten direla naturan.

Guzti horregatik, EEek, haurtzaro, adoleszentzia eta gaztaroko errealitateak uztartzen dituen hezkuntza mugimendu bezala, beharrezkotzat eta ezinbestekotzat jotzen du gazteria garapen eta gizarte aldaketarako motortzat hartzea; bizi behar dugun errealitatearen eraldaketan konprometitutako biztanleriaren zati bezala; eta gure auzo, herri edo hirian dagokigun egunerokotasunarekin. Lankidetza ikuskeratik, beharrezkotzat jotzen dugu elkarte sarea sendotzea, gizarte aldaketaren benetako motor bezala eta, mugimendu eta federakunde bezala, beste elkarte batzuekin koordinatuta eta sinergia sozialak erabiliz, sarean jarduteko gauza izan behar dugula berresten dugu.

EE idearioa, C4

Esta entrada también está disponible en: Gaztelania