Upo mendian tipi-tapa

Pasa den asteburuan, Kaskondoek, Oinarinek eta Azkarrek bezala, Koskorrek ere irteera izan zuten. Egun horretan, taldeko ume txikienak Upo mendira joan ziren. Haien bidea Usansolon hasi zuten eta 13 kilometro ibili ostean, Arrigorriagara heldu ziren.

Koskorrak gailurrean.

Egun berotsua izan zen goizeko lehen orduetatik, beraz ura ondo kudeatu behar zen, bidetik ez zeudelako iturririk. Mendia poliki-poliki igo zuten pagadira heldu arte. Han, bizikleta klub batekin topo egin zuten eta barbakoa bat egiten ari zirenez, odolostea, txorizoa eta sahieski eman zieten dataztzeko. Koskorrek den dena jan zuten, nahiz eta hamaiketakoa janda izanda.

Koskorrak txirrindularien hamaiketakoa jaten.

Azken txanpa, aldapan gora izan zen gailurrera heldu baino lehen. Uporen puntu altuenetik ia Bizkaia osoa ikusten zen. Postontzian mesu bat utzi zuten eta ikuspegi horiek aprobetxatu zituzten otoitz egiteko.

Azken txanpa Upo mendian.

Ondoren, pagadira bueltatu eta zuhaitzen azpian jan zuten. Azkenik, Arrigorriagarako bidea hartu zuten. Heltzean, denak iturrira joan ziren botiletan ia urik geratzen ez zelako.

Egun ona lagunekin ondo pasatzeko eta naturaz gozatzeko!! Hemen argazki gehiago.

Partekatu!