LEIRE GARCÉS-. 15 egun, 24 ordu eta milaka eta milaka abentura eta istorio kontatzeko prest. 15 egun non denetarik bizi eta ikasi dugun, bai haurrek, bai begiraleek ere.

Hasieran, txikiak bakarrik gelditu ziren kanpamentuan bere abentura bizitzen eta pertsonaiak ezagutzen. Besteak bitartean haien ibilbideak egiten ari ziren, eta ostiral-larunbatean, beste bi adar heldu ziren kanpamentura han gelditzeko, Kaskondoak eta Oinarinak.

Azkarrak eta Trebeak, handienak, beranduago heldu ziren, Herri Aldeko beste eskaut talde batzuekin partekatutako esperientzien ondoren. Kanpamentuko bizitza, azkenean errutina bihurtu zen: altxatzeko ordu berdina, gosaria, bazkaria, merienda… baina benetan kanpamentua berezia izatea egin duen faktorea pertsonak izan dira. Egunero sukaldariekin genituen txarlak, adin desberdinetako umeen arteko txantxak eta barreak, begiraleekin pasatutako momentuak, errekako bainua, jolasak… Hori da benetan kanpamentuko eguneroko bizitza eta berezi egiten gaituena.

Beste talde batekin hau partekatu izana, Inurrirekin, beste pertsona batzuk ezagutzea ahalbideratu digu, agian ezagutzen ez genituenak, beste guraso batzuen lan egiteko modua, ideia berriak… 15 egun non denetarik bizi eta ikasi dugun.

Multimedia atalean, weborrian erregistratu eta gero, ikus ditzakezue argazki guztiak.

Campamento 2016 Eskubeltz-Inurri

Partekatu!