Alboko zelaiak defendatzen

Alboko zelaiak defendatzen

2017-11-14 Noticias 0

Eskubeltz Eskaut Taldea hezkuntza-taldea da eta, bere idearioan, gizakiaren hazkunderako eta gure gizartearen aldaketarako, hezkuntza ezinbesteko bidetzat jotzen da. Jakingo duzuenez, gure pedagogia ez da neutroa, egunerokotasuneko egoeretan jarrera hartzen baitu.

Idearioan geure eremua aisialdiko hezkuntza dela aldarrikatzen dugu eta gure metodologia dela estilo pedagogikoari berezitasuna ematen diona, baina, aldi berean, gure mugimenduaren izaera politikoaren aldeko apustu argia ere egiten dugu. Hau da, salaketa eta jarduera politikoaren aldekoak gara, betiere alderdikeria orori uko eginez eta politikaren eta herritarren jardueraren eta herritartasuna hitzaren beraren esanahi zabala berreskuratuz (C.2. atala, gizartea aukera).

Parte hartzeko bide horietako bat jarrera hartze publikoa da— idearioan (C.5. atala, gizartea aukera) agertzen da horren baliagarritasuna—; izan ere, jarrera hartuz eraiki nahi dugun gizarte eredua ikusgai bilaka dezakegu.

Eskubeltz Eskaut Taldetik, ingurune naturalaren garrantzia nabarmentzearen beharra sentitzen dugu, batez ere gure alboko ingurunea. Izan ere, arlo horretan burutzen baitugu nagusiki gure hezkuntza zeregina.

Natura, pertsona pertsonarekin, baita Jainkoarekin ere topaketa ahalbidetzen duen esparrua da, hiri inguruneak ezarritako mugak eta murrizketak baldintzatu gabeko esparru batean harremana erraztuz. Jakin badakigu ingurune natural horrek pertsonen sentikortasun eta gaitasunen adierazpena errazten duela, baita haien berezkotasuna eta askatasuna.

Gure idearioak Gizarte aukeraren atalean ezartzen denez (Izadia azpiatala C.7), «izadia terminoa bere hezkuntza egitekoan sartzea garrantzitsua eta beharrezkoa da, baina ez nahikoa. Beharrezkoa da, gainera, ingurugiroan uneoro kalte larriak eragiten dituen gaurko gizarte ereduari kritika egitea […] Herri honek, izadiarekin, Ama Lurrarekin betidanik izan duen harremana errebindikazen dugu, baliabideen emailetzat ez ezik, bizi emailetzat eta bizi ugatzailetzat hartuz”.

Guzti horregatik, izadiak jasaten duen etengabeko espoliazioa eta baliabide naturalen neurriz kanpoko esplotazioa salatzen ditugu. Baita jasangarritasuna ahalbidetzen duten mugak ere gainditzen dituzten neurririk gabeko kontsumo erak ere”,idatzita dago gure idearioan.

Uste sendo hauek, gure bizimodu eta gure mugimenduaren oinarrizko zutabe izateaz gain, gure idearioak indartzen ditu. Horregatik Getxoko, Bizkaiko eta mundu osoko ingurune naturala, baita ingurumena, eta flora eta fauna babestearen beharra azpimarratzen dugu.

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar