Aurten Agate Deunari goizean abestu genion

Dakizuenez, goiza tripa betetzen hasi genuen. San Nikolasen hamaiketako oparo bat jan genuen txorizoarekin, saldarekin eta patata tortillarekin. Ondoren, gure ibilbidea hasi genuen Algortako leku ezagunetatik: Trinitarioseko parkea, San Nikolas enparantza, Bidezabaleko parkea eta, azkenik, Getxoko beste elkarteekin azken, Agate Deunari abeztu genion Algortako tren geltokiaren enparantzan.

Izan ere, leku honetan, Peio, taldeko, koskor bat, generaman txistulariei aurrezku bat eskatu zien, berak dantzateko. Momentu polit bat izan zen eta, gainera, oso ondo atera zion!

Aurten goizez antolatu zuen Getxo Kulturak ekitaldia, beraz, jende gehiago egon zen kaleetan zehar. Gurekin, lehen esan dugunez, txistulariak zeudenez, auzokoak gurekin dantzatzen hasten ziren eta argazkiak aterazten. Beraz, gure eskerrak eman nahi diegu Zornotzako Udazken Txistulari Taldeari.

Espero dugu datorren urtean, arrakasta berdina edo gehiago izatea! Seguru!

Ikusi itzazu eguneko argazkiak, taldeko guraso batek, Manuk, aterata.

Partekatu!