Aurten Eskubeltzekoek Errege Magoen kabalgata ireki dute

Eskubeltz ia urtero bezala Errege Magoen kabalgatan parte hartu du. Orain arte, errege magoak eta mota askotako karrozak lagundu ditu taldeak, baina aurten kabalgata ireki du, hau da, lehenengo kokapenean joan da errege-postariekin. Izan ere, kartaz mozorrotuta joan zen taldea.

Bi ibilbideetan zehar, Algortakoan eta Areetakoan, Koskorreko, Kaskondoko eta Oinarineko hogeita hamar neska-mutil desfilatzen joan ziren, dantzatzen eta milaka begiraleak agurtzen. Andra Mari Polikiroldegitik atera eta Algortako gasolindegira abitatu zen kabalgata. Prosezu berdina egin zen gure herriko beste partean, Areetatik Erromora. Hona hemen, arratsalde hori utzitako argazkiak.

2020_01_06 CABALGATA DE LOS REYES MAGOS

Sartu albumean argazki guztiak ikusteko.

Partekatu!