Aurten Urkiolak jaso du Bikariotzaren Irteera
Laugarren eta bostgarren bikariotzen irteera joan den larunbatan izan zen, hainbat kristau talde eta Herri Aldeko eskaut taldeen parte hartzearekin. Eguna Urkiolan ospatu zen, eta bertara Eskubeltz Inurri, Argizai, Kilimusi eta Txispeleta eskaut taldeekin hurbildu zen, baita Berrizko ala Ermuako sendotza taldeekin batera, besteak beste. Algortatik goizeko bederatzietan irten zen taldea autobusez eta ordu bat eta gero, ondo etorria jaso zuen Urkiolako santutegian.
Koskorrak eta Kaskondoak batera igaro zuten goiza. Euskal mitologiari buruzko ekintzak burutu zituzten. Haien adinetako beste gazteekin, taldeetan banatu ziren ginkana bat egiteko. Parke naturalaren inguruan zeuden puzzle bateko pieza guztiak aurkitu behar izan zituzten, Euskal Mitologiako pertsonairik inportanteena zein zen jakin ahal izateko. Hainbat froga egin eta gero, Anbotoko Mariko argazkia osatu ahal izan zuten.
Oinarinak, goiz osoan zehar Pol-Polerantz abiatu ziren taldeetan banatuta. Bidean zehar haien ingurua aztertu behar izan zuten. Hau da, zer motatako animaliak, landareak eta mendiak ikusten zituzten, haien artean gero partekatzeko. Honen helburua Urkiolako ingurunea ezagutzea izan zen, baita gizakion eragina bertako zonaldean zein den ikastea. Trebeak eta Azkarrak haien inguruari buruz hausnartu zuten baita ere. Honen egoera froga ezberdinen bidez aztertu zuten eta hainbat herrialdeetako hondakinak alderatu zituzten.
Goizeko ekintzak amaitu ostean, taldeek Urkiolako Santutegian ospatutako eukaristian parte hartu zuten. Honen ondoren, gazte guztiek bazkaldu zuten eta arratsaldean hainbat jolas eta dantza antolatu ziren. Guzti hau eguraldi onak lagunduta garatu zen, eta barreak eta musika izan ziren arrastiaren protagonistak.
Argizai eskaut eskubeltz eskaut taldea Inurri Kilimusi Salida salida vicarial santuario santuario de urkiola scout Txispeleta urkiola vicaría cuarta vicaría quinta