Aurtengo Ingurumen Boluntariotza Getxon garatu du Eskubeltzek

Eskubeltzeko azkarrek Ingurumen Boluntariotza egiteko batu ziren joan den asteburuan Arrigunagako hondartzan. Euskalerriko Eskautak Bizkaiak antolatu zuen eguna, eta Bizkaiko hainbat talde parte hartu zuten, bakoitzak bere udalherrian eta segurtasun neurriak errespetatuz. Horrela, larunbateko eguerdian hasi ziren ekintzarekin, haien enpresari buruz lan egiten egon eta gero.

Eskubeltzeko xedea Arrigunagako hondartzan, bertako zaborra baita lurrean egondako edozein plastikoak batzea izan zen. Euria egin bazuen ere, azkarrek eta taldeko begirale batzuk prest zeuden honi aurre egiteko. Euritakoekin eta jakekin, eskularruak hartu eta berehala hasi ziren gauzak batzen.

Azkarrek eta taldeko begiraleek Arrigunagako hondartzan.

Ekintza honekin batera, azkarrek gure ingurunearen garrantzia landu zuten, baita pandemiak zein efektu izan duen sortzen ari den zabor kantitatean. Bakoitzak zer egin dezakeen egoera honi aurre egiteko ere landu zuten. Egunaren argazki guztiak ikusgai dituzue hemen.

Partekatu!