Begiraleak formakuntza etengabean!
Pasaden asteburuan begiraleak Alonsotegin egon ginen, formakuntza asteburuan. Barikuan, mugimendu feministarekin bat eginez, Bilbora joan ginen 8Mko manifestaziora.
Ondoren, Alonsotegira abiatu ginen eta sare sozialei buruzko pelikula bat ikusi genuen, gero gure hausnarketak partekatuz ohera joan ginen zapaturako energia hartzeko. Zapatuan era sortzaile batean ideiak sortzeko metodo ezberdinak ikasiz, baita kanpaldietarako baimen eta agirien inguruko informazioa jaso genuen gymkana baten bitartez. Gero, otoitz momentu bat izan genuen aita eta beste begiraleekin berrikusketa pertsonala partekatzeko. Yala-ko mutilekin afaldu genuen eta ondoren Algortako inauterietaz gozatzeko momentua heldu zen!
Domekan eskola jazarpenaren inguruko formakuntza egin genuen, eta bazkaldu ostean etxera bueltatu ginen: motxila ikasketa eta esperientzia berriez beteta, etengabeko formakuntza garrantzia handia duela jakinda.
Algorta begiraleak eskaut eskaut taldea grupo de tiempo libre algorta Grupo scout scout