Begiraleak martxan gaude!

Gero eta gutxiago falta da kurtsoari hasiera emateko eta begiraleak ostegunean plangintza bizikidetasunetara goaz. Aurten, beste urteetan bi egun baino ez dute iraun, lau egunekoak izango dira eta denetariko gauzak egiteko astia izango dugu. Izan ere, irteera hau momentu informalak lantzen hasiko dugu: osteguna egun pasan joango gara txango bat egitera Kantabriara.

Hurrengo egunean, burua argi edukita, hasiko gara gure egoera pertsonala aztertzen gero taldean konpromisuak hartzeko. Arratsaldean, adarrak eta begiraleak aukeratzeko momentua izango da. Badakigu momentu hau irrikitan itxaroten ari zaudetela baina hasiera festa arte ezingo dugu ezer esan…

Baina oraindik hau ez da amaitu, urteko helburuak, erronkak eta formakuntza beharrak atera behar dira, hain zuzen ere. Larunbateko arratsaldean, karguak banatuko ditugu: diruzaintza, komunikazioa, mugikortasuna, materiala…

Igandea, egutegia ezartzeko izango da. Baina ez sufritu, aisialdirako ere momentuak izango ditugu. Seguru momentu bat aterako dugula pote bat hartzeko eta… nola ez! Baita ere guk ere gaubelak ditugu!!

Erne ibili gure web orrira berri guztiak argitaratuko ditugu laster!

DSC_0062

Partekatu!