Eguraldi onak kalera atera du Eskubeltz

Eguraldi onak kalera atera du Eskubeltz

2021-10-26 Noticias 0

Jadanik urria bada ere, eta gutxi barru azaroa hasiko den arren, eguraldi ona ez ditu oraindik euskal lurraldeak utzi, eta Eskubeltzek hori aprobetxatu du. Izan ere, adar guztiak eman dizkiote hasiera haien ekintzei eta koskorrek eta kaskondoek haien kurtsoko lehen irteera izan zuten joan den igandean.

Taldeko txikienek, Koskorrak, Algortatik irten ziren igandeko goizean Sopelarantz. Bertan, metroa utzi eta ibiltzen hasi ziren. Herria gurutzatu zuten Goierrira heldu arte, Barrikako auzo txiki bat Gardoki ondoan kokatuta. Han Barrikako itsaslabarren ibilbidea jarraitu zuten. Honen erdian txirrindulari eta mendizale askorekin topatu ziren eguraldi onarekin jendez josita baitzegoen bidea.

Hamaiketakoa landa handi batean hartu zuten, Kantauri Itsaso osoa ikusten. Hau eta gero, ibiltzen jarraitu zuten Txitxarropuntara iritsi arte. Hau Muriola hondartzaren ondoan dago kokatuta, eta Plentzia aurrez aurre ikus daiteke bertatik. Han koskorrek bazkaldu zuten eta jolasten egon ziren bueltatu behar izan arte. Arratsaldean, Barrikan autobusa hartu zuten eta etxera bueltatu ziren haien begiraleekin batera.

Kaskondoek Plentzian Armintzako bidean.

Kaskondoek, haien partetik, Algortan hartu zuten metroa baina Plentziaraino igaro ziren. Han, Gorlizetik pasa eta bertako itsasargirantz hartu zuten ibilbidea. Bidean zehar, kaskondoek itsasargian dauden bunkerrak ere bisitatu zituzten, beti esku-argiekin, barruko argia oso murriztua baita. Hauek ikusi eta gero, hamaiketakoa hartu eta mendirantz jarraitu zuten.

Haien helmuga Armintza izan zen, eta kostaldea jarraitzen duen ibilbidea hartu zuten herrira bertaratzeko. Behin Armintzan, hango hondartzan egon ziren jolasten, eta baten bat urez beteta bueltatu zen etxera… Zorionez, eguraldi onarekin inork ez zuen hotza izan eta bi adarrek egun ezinhobea izan zuten.

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar