Eskubeltz, arigune bezala Euskaraldian!
Eskubeltzetik babesa emango diogu Euskaraldiari. Aurten, ekintza hau bueltako da eta taldeak Arigune bezala jokatuko du programan. Azaroan ospatuko da eta hamaika eguneko iraupena izango du, beste edizioetan bezala. Euskal Herriko herri guztietan euskararen erabilera herritarron artean bermatzeko helburuarekin, espero du elkarguneen babesa izatea.
Taldeak aukeratutako rolak euskaraz hitz egiteko aukera uneoro bermatuko duela esan nahi du, bai taldearen barruan, bai Getxorekin edo beste herriekin dituen harremanetan ere. Eskubeltzek, euskarak bai gizartean bai taldean garrantzi handia duela pentsatzen du eta horregatik guztion parte hartzea bermatu nahi dugu.
Eskubeltzetik, ekintzan parte hartzera gonbidatzen zaituzte, euskara mintzatzeko, praktikatzeko, eta noski, ingurugiroan hizkuntza zabaltzeko. Pixkanaka-pixkanaka, hizkuntza honi taldean ematen dioten garrantzia erakusteko momentua heltzen ari da. Hortaz, prest egon eta hizkuntza praktikatu!
Ahobizi Arigune Belarriprest eskaut eskubeltz euskara Euskaraldia