Eskubeltz arigune rolarekin arituko da euskaraldian
Aurtengo Euskaraldiaren edizioa hasi da jada, eta honetan Eskubeltzek parte hartuko du, duela bi urte bezala. Aldi honetan, ordea, arigune moduan arituko da, elkarte bezala euskaraz hitz egiteko gune bat osatuz eta bere partaideei eskaintzen. Euskaraldiak hamaika eguneko iraupena izango du, aurreko aldietan bezala, eta Bizkaiko herri gehienak parte hartuko dute.
Edizio berri honetan, euskaraldiaren antolatzaileek arigune rola sortu dute, euskarari babesa uneoro emango dioten elkarte, ikastola zein beste kolektiboen laguntza izatea espero dute eta. Ez bakarrik bere ekintzetan, baina taldeak euskaraz bere harreman guztietan egiten saiatuko da, baita gazte guztiekin ere. Honelako erronkekin, Eskubeltzek euskararekin konpromezu handia duela erakutsi nahi du.
Taldeak ekintzan parte hartzera gonbidatzen zaitue, euskara mintzatzeko, praktikatzeko, eta noski, ingurugiroan hizkuntza zabaltzeko. Pixkanaka-pixkanaka, hizkuntza honi taldeak ematen dion garrantzia erakusteko momentua heldu da. Hortaz, prest egon eta hizkuntza praktikatu! Eta oraindik zure izena eman ez baduzu… sakatu hemen!