Eskubeltzek Euskararen Eguna ospatu du
Eskubeltz Eskaut Taldeak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zuen pasa den asteburuko elkarbizitzetan. Urtero bezala, larunbat arratsaldean, guztiok elkartu eta Euskeraren Egunaren inguruko antzerkiak eta tailerrak izan genituen.
Hasteko, hainbat begirale euskal mitologiako pertsonaia desberdinez jantzi ziren umeei antzeki bat egiteko. Nortzuk diren eta haien kontairak azaltzeko Basajaunez, Lamiaz, Tartaloz, Galtzagorriz eta Anbotoko Mariz jantzi ziren. Antzerkia bukatzerakoan, ume bakoitzak bere euskal mitologiako pertsonaia gogokoena marraztu zuen.
Horren ondoren, tailer ugari egon ziren. Lehenengoa `Zorioneku eta euskal alfabetoa´ deiturikoa, hemen, Zorioneku-ren aurkikuntza azaldu zitzaien eta haien izena aintzinako euskal alfabetoan idatzi zuten.
Beste tailer bat, herri kirolena izan zen, lokotxetara, txingetara eta sokatirara aritu ziren. Bikain pasatu zuten jolasean, zegoen hotsarekin kirolak egitean arin berotu zirelako. Aurpegi margoketa tailerra bazegoen ere, euskal mitologiako pertsonaiez margozteko, bakoitzak gogokoen zuenaz.
Gabonak hurbil daudela aprobetxatuz, Olentzerorentzako gutunak ere idatzi genituen, nola portatu garen azalduz, zer nahi dugun esanez, etab.
Tailerrak bukatzerakoan beste antzerki bat egon zen, Euskareren Eguna nondik datorren azaltzeko. Noiz hasi zen ospatzen, zergaitik… Oso erabilgarria izan zen guztiontzat, euskarari buruzko historia asko ikasi genuen!
convivencias Eskaut euskararen eguna euskera Getxo mitologia Orduña scout Zorioneku