Eskubeltz Olentzerorekin ospatu ditu aurten gabonak
Eskubeltzeko gabon ospakizunean, joan den asteburuan, Olentzero egon zen. Eskubeltzek hiruilekoari amaiera ipini zion eukaristia batekin abenduaren 19an, eta bertara Olentzero eta Mari Domingi hurreratu ziren. Gazteekin hitz egin zuten joan aurretik, baina ezin izan ziren denbora asko geratu, laster opari guztiak prestatuta izan behar zuten eta.
Aurten, Olentzeroko ospakizuna ez du ez txokolaterik ez eskulan tailerrik izan. Covid-19a dela eta, kurtso honetako ospakizuna eukaristia bat izan zuen soilik, eta taldeko gazteek besterik ez ziren gerturatu ahal izan honetara. Behin hasita, Beleneko Bakearen Argia partekatu zuten denek, eta gabon hain arraro hauetarako zuten desio edo nahi bat eseki zuten gabon zuhaitz batean.
Hau eta gero, agurrak eman eta oporretaz familian gozatzera joan ziren denak. Oporrak eta gero, taldea berriz ere bueltatuko da ekintzak egitera. Ordura arte, gabon zoriontsuak eta urte berri ona opa dizue, eta guztiak gabonetaz gozatu ahal izatea espero du!
eskaut eskubeltz eucaristía Gabonak Getxo navidad Olentzero scout