Eskubeltzeko Gurasoen Batzarra inoiz baino biziago

Pasa den ostiralean, Eskubeltzeko Gurasoen Batzarra (EGB) osatzen duten pertsonek fedearen inguruko formakuntza bat izan zuten taldeko Asabak baten eskutik, Manu Basantaren eskutik hain zuzen ere. Lehendik begirale taldeari trasmititutako zalantzak eta gehiago jakin nahiak formakuntza honen antolaketaren zergatia da.

Gurasoek taldean fedea lantzeko daukagun era ezagutu nahi zuten, eta horren inguruko formakuntza eskaini zitzaien. Gainera, taldean daukagun fedean hezteko modua etxean lantzeko tresnak lantzen egon ziren, Jesus familiaren egunerokotasunean nola bizitzeko hain zuzen ere.

Arratsaldeari amaiera borobila emateko, Harribide Fundazioko Yala programako mutilekin afaltzera geratu ziren, eta Gurasabekin (Gurasoen Batzarreko partaide ohiak) eta Asabekin (Begirale ohiak) batera egin zuten, batera egoteko aukera paregabe hau disfrutatuz.

Partekatu!