Gazteleraz >>

Joan den astelehenean, Otsailak 4, Eskubeltz osatzen dugunok San Nikolasen batu ginen Agate Deuna ospatzeko. Lehenengo, merienda jan genuen: gurasoek prestatutako txokolate bero eta goxo-goxoa. Behin indarrak hartuta, Algortatik joan ginen abesten eta dantza egiten. Azkenik, herrian Agate Deuna abestera atera ziren talde guztiekin batu ginen Algortako enparantzan. Bertan guztiok batera abestu eta dantzatu genuen. Agate Deuna gure herriaz beste modu batera disfrutatzeko aukera aparta izan da!

Partekatu!