Gazteleraz >>

Pasaden domekan Oinarinek Algorta eta Erromoko gaztelekuen kideekin Arrigunagako hondartzara garbitzera joan ziren. Garbiketan, hainbat zabor aurkitu zuten, gehiena plastikoz osatuta zegoen, eta sofa bat edo hozkailu bat bezalako gauzak aurkitu zituzten. Ordu erdian 6 zabor poltsa atera zituzten.

Garbiketa egin ondoren, merezitako hamaiketakoa jan genuen. Hamaiketakoaren ostean, guziok batera gizakiak ingurunean duen eraginaren inguruko hausnarketa bat egin genuen, eta guk gizaki moduan naturan daukagun eragina izugarrizkoa dela ikasi dugu.

Gainera, gure oinarinek naturarekiko haien konpromezuan aurrerapausu bat egitea erabaki dute, mundua aurkitu dutena baino hobeto uzteko helburuarekin.

Partekatu!