Begiraleak kurtsoa hastear gaude
Datozen egunetan begiraleok irteera bat izango dugu kurtso guztia prestatzeko. Gai ordenean hainbat puntu daude jada erantzun baten zain: kurtsoko egutegia, bizikidentasunak, helburuak, heziketa plangintza, kanpamendua, karguak, batzordeak… eta, nola ez, adarrak.
Lau egunetan zehar, Busturian egongo gara guzti honetaz hizt egiteko, ideiak partekatzeko eta erabakitzeko. Badakizue, dena adosten dugula eta honek lan gehiago dakartzala, askotan ideiak muturrekoak direlako.
Dena den, momentu polit bat pasatuko dugu gaurkoratzeko nola joan den uda eta nola gauden kurtso berri hau aurrera eramateko. Gainera, kurtso honetan bost begirale berri taldean sartuko dira: Mónica, Pablo, Danitza, Iñigo eta Inés gurekin egongo dira probatzen begirale bezala.
Bueltan xehetasun guztiak. Adi ibili gure web orrian!

El Equipo de Monitores en plena reunión del fin de semana de planificación del curso 2015/2016.