Begiraleen formakuntzan asteburu pasa

Begiraleen formakuntzan asteburu pasa

2016-02-29 Berriak 0

Pasadan asteburuan, begiraleak Busturiara joan ginen bi egunetan zehar formakuntza ezberdinak egiteko. Nahiz eta itzelako hotza egin etxean, txapeldun bezala aguantatu genuen. Ia, ia pinguinoak gurekin sartu ziren ohera! Ostiralean, heldu ondoren etxeko janaria afaldu eta informal harremanetarako eman genuen oheratzeko ordua. Hurrengo goizean, Javik eukaristiaren sinbologiaren bloke bat antolatu zuen. Labur geratu zen azkenean, baina gai asko jorratu genituen: ospakizunaren atalak, zein den elementu bakoitzaren sinbologia, nola batzen ziren kristauak orain dela urte asko…

Ondoren, Bilbora jaitsi ginen errefuxiatuen aldeko manifestazioara. Izan ere, Euskalerriko Eskautak Bizkaiak, gure delegazioak, pasadan astean jarrera bat hartu zuen mugimendu eraldatzaile bezala. Arratsaldeko ekintzak hasi baino lehen, Arenaleko Telepizzara joan ginen bazkaltzeko.

Arratsaldean, gure asaba, Mikel, eta Argizaiko asaba, Janire, kanpamentuko ibilbideak antolatzeko irizpide batzuk eman zizkiguten eta baita ere, mendian biziraupenerako nozio nagusi batzuk ikasi genituen. Gauean, Nereak gaubela bat prestatu zuen adierazpenari buruz teatroen, abestien, marrazkien edo mimikaren bidez.

Mikelen formakuntza.

Hurrengo goizean, kanpamentuko minibilera bat egin genuen eta etxea garbi utzi ondoren, Algortara bidea jarri genuen. Azken finean, probetxuzko asteburu bat pasatu dugu eta idei askorekin gatoz gure neska-mutilekin praktikan jartzeko.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar