Dokumentala forma hartzen ari da

Dokumentala forma hartzen ari da

2016-03-21 Berriak 0

Taldeko zenbait begiraleek, dakizuenez, dokumental bat abian jarri dute. Ideia eta gidoiaren eskema urtarrilean hasi ziren pentsatzen eta bideoak taldeko gai asko jorratuko ditu. Izan ere, Getxoko Udalak sari bat eman zien, ideien Wanted lehiaketa irabazi ondoren, eta horrekin dokumentala ekoiztuko dute. Ikus-entzunezko material guztia erosita dago eta elkarrizketak egiten hasi dira jada. Oraindik batzuk falta dira baina orain arte, gauza oso interesgarriak mahai gainean jarri dira.

Ekainak 4an dokumentalaren estreinaldia izango da Areetako Andres Isasi antzokian. Pantaila erraldoi batean ikusko ditugu Eskubeltzeko azken urteetako bideoak eta taldea sortu zen garaiko argazkiak, beste gauzen artean. Gainera emanaldian, photocall bat eta alfonbra gorria egongo dira, denok momentu hau gogora dezagun argazkiekin.

Orduan, badakizue: erreserbatu egun horretako arratsaldea eta adi ibili zeren eta, laster, trailer bat aterako dugu!

Elkarrizketa baten grabazioa Trinitariosen.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar