Erromoko Gure Gune gaztelekuak ateak irekiko ditu

Getxoko Udalak gazteleku berri bat irekiko du Erromon. Algortako Gaur Egun gaztelekua eta Areetako Kukupraka ludoteka bezala, Aisibiziak, sozio garen erakundeak, kudeatuko du Gure Gune espazio berria.

Gaztelekuaren zabaltze prozesuan adin tarte horretako gazteak inplikatu nahi izan ditugu, zerbitzuaren alderdi ezberdinak zehazte aldera.

Prozesua bukatzeke dagoenean zuengana jotzen dugu apirilak 10ean gaztelekuko ateak zabalduko ditugula komunikatzeko.

Horretaz gain, Aste Santuko oporretan programazio berezia izango dugu. Honako egun eta ordutegi hauetan gaztelekua zabalik egongo da:

  • Martxoak 27: 10.00tatik 14.00ra eta 17.00tatik 20.00ra
  • Martxoak 28: 10.00tatik 14.00ra eta 17.00tatik 20.00ra
  • Apirilak 4: 17.00tatik 20.00ra
  • Apirilak 5: 10.00tatik 14.00ra eta 17.00tatik 20.00ra

Apririlak 10etik aurrera, honako hau izango da ordutegia:

  • Astelehena: itxita
  • Astearte, Asteazken, Ostegun eta Igandeetan : 17.00tatik 20.00ra
  • Ostirala eta Larunbata: 17.00tatik 22.00ra

Gaztelekua 11 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako zerbitzua da, hezitzaile profesionalek zuzendutakoa eta, aisialdi hezigarriari dagokionez, erreferente ireki, inklusibo eta alternatiboa izan nahi duena.

Partekatu!