Eskubeltz abendualdia lantzen hasi da

Gazteleraz >>

Abendualdia, Jesusen jaiotzarako prestatzen garenean, joan den astean hasi zen. Abendualdia gabonak baino lehen ospatzen den jaia da, lau azken asteetan zehar. Aurten, azaroak 29, igandean, hasi zen. Denbora hau Jesusen bizitzaren balioaz hausnartzeko erabiltzen da, baita gure egunerokoan egiten ditugun ekintzei buruz ere. Gainera, Aitarekin dugun erlazioa aztertzeko eta zaintzeko ere balio du abendualdiak.

Kaskondoak mezan parte hartzen (Fitxategizko argazkia, 2019. urteko abendukoa).

Joera hau, ordea, erreflexionatzea eta Aitarekin dugun erlazioa zaintzea, ez da garai honetan bakarrik izan behar dugun jarrera. Hori bai, orain eukitako pentsamenduak urte osoan zehar praktikan jarri behar ditugu, gure egunoroko bizitzan, Jesusek partekatzen dituen balioak jarraitzeko, baita norberaren etengabeko garapena izateko.

Aurten, Eskubeltzeko gazteek ekintza ezberdin bat daukate prestatuta. Astero, hainbat ‘TikTok-ak’ egingo dituzte, aste bakoitzeko abendualdiaren mesuarekin zerikusia duten abestiekin. Aste honetakoak ‘Dance Monkey’ izeneko abestiarekin egin dituzte. Abesti honetan ondo dantzatzen duen pertsona batetaz hitz egiten da, eta nola mundu guztia berarengana joaten zen arrazoi honengatik. Guzti honek San Juan apostolua ekartzen du burura. Nola jende guztia berarengana joaten zen bataioa izateko, baita nola San Juan guztiei esaten zien Jesus heltzear zegoela, haientzat bide hobe bat eskaintzen. Sakatu hemen aste honetako Tiktok-a ikusteko!

Partekatu!