Eskubeltz Eskaut Taldearen jarrera Getxoko HAPO berriari buruz

Eskubeltz Eskaut Taldearen jarrera Getxoko HAPO berriari buruz

2023-05-06 Berriak Nabarmena 0

Getxon, HAPO dela eta gertatzen ari diren gorabeheren harira, Eskubeltz Eskaut Taldea kezkatuta dago herritarren jasangarritasunagatik, egoera horrek larritu egiten gaitu eta. Badakigu Getxoko eta inguruko udalerrietako landa eremuak eta hiri eremu naturalak desagertzeko arriskuan daudela HAPO ezartzearen ondorioz (Andra Mari, Tosu, Trinitarioen lorategiak, Ibarbengoa, etab).

Eskubeltzeko kideok uste dugu HAPO ezin dela ezarri, Getxoko jasangarritasuna eta aurrerapena oinarri hartuta. Horretarako, nahitaezkoa da herritarrekin eta tartean dauden eragileekin hitz egitea.

Eskubeltz jasangarritasuna, natura, inklusibitate eta aukera berdintasunen babeslea da, eta horiek errespeta daitezen borrokatzen du.

Jakin badakigu HAPO berriak babestutako etxebizitzak areagotzera bideratutako ekintza jakin batzuk jasotzen dituela. Horrek, zalantzarik gabe, Getxoko udalerriko gizarte-kalteberatasunean dauden pertsonen inklusioa eta aukera berdintasuna erraztuko du. Ekimen zehatz horiek goraipatu beharra dago, bai eta denborak aurrera egin ahala mantendu eta areagotu ere. Gure ideiekin bat eginda, Eskubeltz etxebizitza publiko eskuragarriak eta ingurumenarekiko jasangarriak eraikitzearen alde dago, aurre egin ahal izateko, zuzenean, gaur egungo etxebizitza askearen gehiegizko salmenta prezioari.

“Gizarte gatazkatsu baten baitan pertsonak osorik heztea lortu nahi duen mugimendu gisa, bizitzeko eta, oro har, giza eskubideen aldeko apustu argia eta beharrezkoa egiten dugu, horiek urratzen dituzten ekintzak salatuta eta horien aurka eginda. Era berean, herrien eskubide kolektiboak ulertu eta horien alde egiten dugu, baita indarkeriarik ezaren alde ere, gatazkak eta, bereziki, gure herrian gertatzen den hori konpontzeko.” (8.)

Nolanahi ere, ekintza positibo horiek ez dute lortu HAPOren benetako funtsa ezkutatzea, hau da, neurririk gabe eraikitzea, birkalifikatzea eta erabilera pribaturako lagatzea Getxoko gune naturalak. Gure jarrera irmoa eta sendoa da, Eskubeltz natura espoliazioaren kontra dago, argi eta garbi, naturaren jasangarritasunaren aldeko apustua egiten duen mugimendua gara eta. Hori guztia, betiere gure ideiak errespetatuta, argi baitago zein den gure jarrera natura errespetatzeari eta zaintzeari dagokionez.

“Beharrezkoa da gizartearen egungo eredua kritikatzea, ingurumenean kalte larriak eta etengabeak eragiten baititu. EE, hezkuntza mugimendu den heinean, hori gogoan du maila guztietan: politika, gizartea eta hezkuntza. Garapen jasangarria lortzeko aurrera egin behar da eta horren aldeko apustua egingo dugu, bai maila energetikoan, baita norberaren eguneroko kontsumo ohituretan ere. Zalantzarik gabe, partekatu beharra dago eta oinarrizko premietan oinarrituta bizi behar gara. Murriztearen, berrerabiltzearen eta birziklatzearen aldeko apustua egiten dugu.” (7.)

Euskal Herrian, hoberen kalifikatutako udalerrietako batean bizi gara, eta hori zorte eta ohore handia da, baita harro egoteko arrazoi bat ere. Hala ere, gure herriaren garapena arriskuan dago gure goi ordezkariek proposatutako azken neurri politikoen eraginez. Hori esan ondoren, ezin dugu ez entzunarena egin. Eskauten helburua da pertsona aktiboak, ahaldunak eta konprometituak garatzea. Hortaz, ezaugarri horiekin bat egiteko egungo HAPOrekin ados ez gaudela adierazi behar dugu.

Gure erakunde politikoek HAPOren egungo eredua berrikus dezaten nahi dugu. herritarrak zuzenean entzutea nahi dugu, gure udalerrirako oso garrantzitsua baita garapen jasangarria eta arduraz aurrera egitea.

Vista aérea de La Galea, con el barrio de Andra Mari en segundo plano, donde se proyectó la construcción de 8.000 viviendas.

La Galearen aireko ikuspegia, Andra Mari auzoa bigarren planoan duena.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar