Eskubeltzek taldeko ekintzei hasiera eman dizkio

Gazteleraz >>

Azken igandean, urriak 4, taldeko adar guztiek kurtso hasierako ekintzak ospatu zituzten. Lan asko eta prestakuntza egun asko eta gero, gazteriak taldeko ekintzetaz berriro gozatu ahal izan zuen. Eta nahiz eta kurtso arraroa izan, begiraleek inoiz baino asmo handiagoak dauzkate urteari jarraipena emateko.

Koskorrek igandeko irteeran, Boluen.

Koskorrek igandeko goiz osoa eman zuten Getxotik ibiltzen. Algortako plazatik Fadurara igaro ziren, eta bertan Bolueko zonaldea ezagutu zuten. Bertako hezegunean jokoak egin zituzten, eta hamaiketakoa Aiboako parkean jan zuten. Bertatik, ibiltzen jarraitu eta Algortako plazara bueltatu ziren haien gurasoekin etxera joateko, adar kideekin goiz ezinhobea pasatu eta gero.

Bestalde, kaskondoak Getxoko beste zonalde batetik igaro ziren. Galeako Aixerrota ikusi eta gero, Getxoko polikiroldegira joan ziren bertan haien ekintzak eta joko ezberdinak egiteko. Goiz osoa eman zuten haien artean elkarrekin hitz egiten eta kurtsoaren hasiera ospatzen.

Oinarinak, haien partetik, kurtsoari hasiera eman zioten Upo mendian. Arrigorriagaraino joan ziren, eta bertatik aldapan gora mendiaren tontorrera iritsi arte. Bide luzeagoa izan zen haiena, baina denbora osoa eman zuten hizketan eta ekintza ezberdinak egiten.

Azkarrak ere mendira joan ziren, baina kasu honetan Mugarra mendia igo zuten. Mugarra Durango ondoan dagoen mendia da, eta igandean azkarrak-en helburua izan zen bere tontorreraino iristea. Zorionez, euria ez zen ostopo handia izan bertan. Izaroren urtebetetzea ospatu zuten ere, eta otoitza bat ospatu zuten denak batera. Gainera, trena heltzen zen bitartean, batera jolasten egon ziren.

Amaitzeko, trebeek film bat ikusi zuten Algortan, San Martinen. Berriro batera egoteaz gozatu zuten eta goiz osoa elkarrekin eman zuten.

Guzti honekin hasi zen Eskubeltz pasaden igandean, baina gehiago ikusi nahi baduzu, hona hemen igandeko bideo laburpen bat!

Partekatu!