Euskalerriko Eskautak Bizkaiako ia 300 begirale fedearen pedagogian hezi dira euren formakuntza jardunaldietan

Euskalerriko Eskautak Bizkaiako ia 300 begirale fedearen pedagogian hezi dira euren formakuntza jardunaldietan

2022-03-22 Sailkatu gabea 0

Urtero bezala, Bizkaiako eskaut taldeetako begiraleak formakuntza-jardunaldietara joan dira fedearen pedagogiari buruz ikasten jarraitzeko, lepoan zapia dutela, berriro elkartzeko gogo biziz eta martxoaren 19an, larunbata, Indautxuko Jesuiten Ikastetxera joanez.

Prestakuntza-jardunaldi hauen gaia, begiraleek beren neska-mutilen fedearen heltze-prozesuak indartzeko duten grinak ematen du. Horretarako, Euskalerriko Eskautak Bizkaiak eta Bilboko Eleizbarrutiak batzorde bat sortu zuen eta bertan parte hartu zuten: Lorea Martín, Mertxe Sagastizabal, Manu Basanta, Maria Elorduy, Alex Andreu, Cristina Barreda eta Paul Pérez, eta jardunaldion sorreran bereziki parte hartuz, Borja Sáenz eta Álvaro Pascual.

Begirale on gisa eta abentura baten haria ondo baino hobeto jakinda, batzordeak kasu honetan Indiana Jones aukeratu zuen: altxor ezkutua eta bilaketa handia. Baina garrantzitsuena bilgarriaren atzean dagoena da, ez hari eroalea bakarrik. Analogia ona da: Jesusengan altxor bat dago askoren begietara ezkutatuta. Egunean zehar Jesusen pertsonarengana hurbiltzen saiatu ziren, berak pertsona edo kolektibo ezberdinekin izan zituen eta ebanjelioetan agertzen diren harremanen bitartez. Jesusek pertsona horiengan izan zuen eragina berari buruz hitz egiten joan zitzaien. Hala ere, gune haiek upategi batera joan eta ardo-dastatze txiki bat egitea bezalakoak izan ziren. Ozta-ozta busti zituzten ezpainak egun luze batez.

Egun luze baina probetxugarri honetan, non eskultismoan eta elizbarrutian ibilbide zabala 28 dinamizatzaileek, Jesusen esperientzia hau erraztu zuten  formazioari amaiera eman zioten dinamika baten bidez, non begiraleak bere bizitzan izan zuen topaketen gakoak errepasatu ziren. Gako horiek Euskalerriko Eskauteko Idearioan islatzen dira. Eskaut identitateak Jesusengan bilatzen du begiratzeko ispilua eta horri eusten dion erroa. Ez da kasualitatea idearioa bilatzen duen pertsona idealak Jesusengan jarrita izatea begirada.

Bizkaiako eskaut mugimendua ez da ezpainak bustitzearekin konformatzen, beraz, beti bezala, ikasten eta hobetzen jarraitzeko esperientzia berriak sortzen jarraituko du.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar