Garizuman gaude jada

Gazteleraz >>

Asteazken honetan hausterre-eguna ospatzen da. Egun hau garizumari hasiera ematen dio eta, horrekin batera, aurreko urtean erramu-igandean erabilitako erramuen errautsak banatu egiten zaizkie kristauei bihotzberritzeko eskatuz.

Garizuma 40 egunetan zehar ospatzen den jaia da. 40 egun hauetan birgogoratzen dira Jesusek bere agerraldi publikoak hasi aurretik desertuan hausnartzen eman zituen egunak. Hori dela eta, garai honek egindako pekatuei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu, horrela paskoa prestatu ahal izateko. Egun hauetan zehar gure ekintzak hobetzen saiatu beharko ginateke, besteak laguntzen eta Jesusekin otoitz egiten.

Horregatik, Eskubeltzeko begirale taldetik gonbidatzen zaituztegu normalean ditugun erosotasun guztiak alde batera ustea gure laguntza behar duten pertsonak lagundu ahal izateko. Hona hemen egin ahal dituzten ekintzen adibide batzuk:

  • Aste batean zehar goxokirik ez jatea eta aurreztutako dirua beste pertsona batzuk laguntzen dituen erakunde bati ematea.
  • Ekintzetan zehar normalean egoten naizen pertsonekin egon beharrean beste pertsona batzuekin egotea.
  • Noizbait bakarrik dagoen pertsona bat ikusten badut, berarekin joatea edo zure lagunekin egotera gonbidatzea.
  • Gure garizumako aste bakoitzeko arratsalde bat aitite eta amamarekin paseo bat ematera joatea.

Partekatu!