Gazteleraz >>

Begiraleen taldeak parte hartuko dugu ekintza honetan.

Eskubeltzeko begiraleok eta ume zein nerabe batzuk Euskaraldira apuntatu gara jadanik. Euskaraldiak 11 egunez ohiko harremanak euskaratzera gonbidatzen gaitu, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Bakoitzak bere ohiko harreman saretan egitera animatzen zaituztegu, adibidez, irratia euskaraz entzutera, familian zein lagunartean euskara gehiago erabiltzera, eta abar.

Bi rol har daitezke: Alde batetik ahobizi izan zaitezke, euskaraz hitz egiten jakitea ezinbestekoa da, eta, bestalde, belarribizi izateko euskara ulertzearekin nahiko izango litzateke. Gainera, Getxon irribizi izateko aukera ere badago, nahiz eta euskara ez jakin euskararen aldeko jarduerekin bat egiten duzula jakinarazteko. Hau guztia 11 egun horietan txapa bat eramanez espresatuko da, ahobizi, belarriprest edo irribizi txapa.

Gehiago jakiteko euskaraldiaren web orrialdea duzue eskuragarri.  Gainera Getxokoa izanez gero, zenbait atxikimendu eta konpromesu har ditzakezu honako webean ipintzen. Zenbait begiraleek eta nerabeek jada eman dugu izena!

Animatu eta parte hartu!!!

Partekatu!