Herri Aldeko Koskorren irteera

Herri Aldeko Koskorren irteera

2017-05-09 Berriak 0

Igandean, Herri Aldeko Koskorrak Ganguren mendiko tontorreraino igo ziren. Galdakaoko presatik, bidea igo eta golf zelaira heldu ziren, leku paregabea hamaiketakoa egiteko. Azken txanparen ondoren, gailurrera heldu ziren eta hemen, ikuspegi ikaragarriaz disfrutatu zuten. Izan ere, postontzitik ia Bizkaia osoa ikusten zen: Bilbo, Eskuinaldea, Ezkerrakdea, Mungialdea, Txorierria eta Arratia.

Denok gailurrean.

Atsedena hartu eta gero, Inurriko, Argizaiko eta Eskubeltzeko koskorrak Galdakaoko haztegira joan ziren otoitza egiteko eta eskerrak emateko egun berezi horregatik. Amaitzean, motxilatik ogitartekoa atera eta jatera!

Arratsaldean, denbora librea izan zuten kulunketan jolasteko. Azkenik, bueltarako bidea martxan jarri zuten eta Algortara poz-pozik heldu ziren egun eguzkitsuaz eta giro paregabeaz disfrutatu zutelako.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar