Ingurumen boluntariotza

Ingurumen boluntariotza

2016-11-13 Berriak 0

Eskautak martxan! Uribe Kostrekin bat! lelopean, Bizkaiko eskaut taldeek, beren begiraleekin batera, Ingurumeneko Boluntarioen Jardunaldia egin dugu pasadan larunbatan, Getxoko  Udalaren Ingurumen Sailaren laguntzarekin.

Euskalerriko Eskautak Bizkaiak antolatuta, ekintza horretan 14 eta 30 urte arteko 150 pertsona inguruk (begiraleek eta Azkarrek) parte hartu genuen. Helburua hiri-ingurunean aurki daitezkeen hainbat arazo konpontzean datza.

Ekintza honetan, kanpora irten nahi dugu, ingurumenaz gozatu eta mundua aurkitu dugun baino pixka bat hobeto uzteko aprobetxatu, Bizkaian hain garrantzitsua den toki honetan. Horretarako, ekintza hauek gauzatu ditugu: landaketa Gobela ibaian; apo lasterkariaren habitata babesteko jarduna; landare inbaditzaileak kentzea eta Azkorriko pinudiaren garbiketa.

Jardunaldiari amaiera biribila ipintzeko, hausnarketa egin dugu, gizon-emakumeek ingurumen naturalean daukaten portaerari eta horrek sortzen dituen ondorioei buruzkoak.

Aurten laugarren urtea da ingurumeneko Boluntarioen Jardunaldia egingo dena. Aurreko hiru urteetan, Meatzaldeko guneak garbitu ziren, eta ehunaka zabor poltsa batu ziren Itsaslur (Kobaron), Pobeña, El Campillo – Las Calizas – Triano, Zugaztieta eta Txorierrin.

Hemen azpian, daukazue bideo bat egun honetan grabatutakoa, Ainara agertzen denean ekintzak azaltzen.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar