Kanpamentua jada gainean daukagu
Hilabete batean kanpamentuan izango gara dagoeneko. Aurten San Martin de las Ollas (burgos) herrira goaz, bi aste lagunekin igarotzeko prest. Gainera, ez goaz bakarrik, baizik eta Durangoko eskautekin, Inurri taldearekin. Izan ere, 2011ko eta 2012ko kanpamentuak batera egin genituen eta momentu zoragarri horiek bergogoratzeko, pentsatu dugu erronka polita izango litzatekeela.
Kanpa leku ederra da eta erreka alboan daukagu. Errepidea dagoen aldetik bestera pasatzeko erreka pasatu beharko dugu, baina zelaian heltzean patxadaz goxatuko dugu guztiontzako lekua soberan egongo delako. Guztira 200 pertsona egongo gara!!
Kokorrak, Kaskondoak eta Oinarinak lehenengak izango dira haien kanpain dendak eta motxilak jartzen eta bigarren astean, Azkarrak, Europar mendietatik eta Trebeak, Beloradotik eotrriko baitira.
Begiraleok azken ukituak gaude ematen programazioei eta kanpamentuko ekintzei. Bilerak, erosketak eta materialen berrikusketak dira eguneko zereginak. Dena ondo atera dadin eta gustura pasatzeko urteko bi asterik onenak!!
Gurasoak de los comités de Inurri y Eskubeltz visitando la campa.