Koskorrak La Galeatik Sopelara

Gazteleraz >>

Pasaden igandean, koskorrak irteera izan zuten, guztiek elkarrekin denbora gehiago emateko eta guztien elkar lana hobetzeko. Bidezabaletik habiatuta, La Galeako labarrak jarraituz, Azkorriko hondartzara heldu ziren. Bertatik Sopelako Gorrondatxe hondartzara ailegatu, eta bertan jolas ezberdinak egin zituzten. La Galean dauden bunkerrak ere bisitatu zituzten.

Zoritxarrez, egun horretako haizea eta hotza zirela eta, egunaren plangintza aldatu behar izan zuten. Sopelako hondartzatik hurbil jan ordez, herriko polikiroldegi batera hurbildu eta bertan jan zuten, hotz asko izaten jarraitu arren.

Egunean zehar, koskorrek euren abenturari jarraipena eman zioten ere. Aurten, Oihaneko Liburuaren abentura jarraitzen ari dira, eta egun hartan naturaren zenbait elementu bilatu, gorde eta haietaz hausnartu zuten, guztiak abenturaren artaldearen parte izatea lor dezaten. Lurreko elementuaz baliatu behar izan ziren egunaren froga gainditzeko. Honela, naturaren elementu guztien parte txikiak gordeko dituzte, eta Oihaneko Liburuaren pertsonaiak ezagutzerakoan, ez dituzte oztoporik izango. Guzti honetaz aparte, koskorrek naturaren inportantzia lantzen hasi zuten, eta guztiok batera natura garbi egon behar dela eta hau zaintzen ikasi zuten, gure etxe bakarra delako.

Jan eta gero, guztiak batera jolasten jarraitu zuten, eta egia esanda, egun ezinhobea izan zuten guztiek batera. Hala ere, ordua heldu zen, eta etxera bueltatu behar izan zuten. Prest jadanik, hurrengo ekintza zein irterei aurre egiteko!

IMG_2683

Sakatu irudian argazki gehiago eskuratzeko.

Partekatu!