Ongi etorri!
Gure helburua da aisialdian heztea 8 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak. Heziketa hori, gure lan egiteko ideietan jasotzen den bezala, hiru premisatan oinarritzen da: hezkuntzarako aukera,gizarterako aukera eta federako aukera.
Guk jardueratzat jotzen ditugunetan, jolastu egiten gara, mendira joaten gara, proiektu humanitarioetan laguntzen dugu… Baina neska-mutil guztiekin ez dugu gauza bera eta aldi berean egiten; hori dela eta, adar izeneko adin-taldeetan banatzen ditugu gazteak. Jarraian, adar guztiak daude:
Koskorrak : 8-10 urteko neska-mutilak
Kaskondoak: 11-12 urteko neska-mutilak
Oinarinak: 13-14 urteko neska-mutilak
Azkarrak: 15-16 urteko neska-mutilak
Trebeak: 17-18 urteko neska-mutilak
Gure web-orrialdea ezagutzera animatzen zaituztegu eta, zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jartzera. Edozein ideia, iradokizun edo kritika konstruktibo ongi etorria izango da.