Zergatik ospatzen da Pazkoa Aldia?

Gazteleraz >>

Aste Santua hastear dago, eta egun hauetan zehar Jesusen berpizkuntza ospatzen da. Eskubeltzek ere pazkoa ospatuko du. Horregatik pazkoan zer ospatzen den gogoratu nahi izan du. Erramu igandean, aurten Martxoak 28, Jesus Jerusalemera astotxo baten gainean ailegatu zen, eta Jerusalemgo herriak nola gurtu zuen gogorarazten da ere Aste Santuan (Lucas 19, 28-40). Jesus, nahiz eta Jainkoaren semea izan, astotxo baten gainean modu apalean sartu zen hirira.

Ostegun Santuan, apirilaren lehenengo eguna, Jesus bere apostoluekin afaltzera geratu zen, eta afaria hasi aurretik, oinak garbitu zizkien (Joan 13,1-15) haien berdina zen pertsona bat zela adierazteko. Ondoren, afaltzen zuten bitartean, Jesusek maitasunaren agindua irakatsi zien. Honek elkar maitatu behar zutela bere eredua jarraituz aitortzen du (Lucas 22, 7-20). Afaldu eta gero, Getsemani ortura joan ziren otoitz egitera, eta bertan Jesus atxilotu egin zuten (Lucas 22, 39-46).

Ostiral santuan Jesus epaitu zuten, eta nahiz eta enperadoreak bere ekintzetan okerrik ez ikusi, herriak gurutzean hiltzea erabaki zuen. Bi egun igaro ahala, pazkoa igandean, emakume batzuk Jesusen hilobia bisitatzera joan ziren, eta hutsik aurkitu zuten. Jesus berpiztu zen! Horrela, korrika apostoluengana joan ziren berri ona ematera (Marcos 16, 1-7).

Jesusen berpizkundearekin batera hasten da pazkoa aldia, eta honetan, Jesus gure artean jarraitzen duela ospatzen da. Jesusek utzitako ondarea ez zen bere heriotzarekin amaitu, baizik eta berpizkundearekin batera bizirik jarraitzen dela ikus daiteke.

Partekatu!