Euria ez zen aitzakia izan ekintzak alde batera uzteko

Eskubeltzeko adarrek Urduñan pasa dute azken asteburu hau taldeak urtero antolatzen dituen bizikidentasunetan. 150 pertsona inguru Bizkaiko hiri bakarrara abiatu dira, 8 eta 18 bitarteko neska-mutilak, begiraleak eta sukaldariak barne.

Nahiz eta bi egun hauetan eguraldi kaxkarra izan, hamaika ekintza burutu dira. Adibidez, koskorrek Akela, oihaneko legeko ordezkaria, ezagutu eta ehiza-koadernoa landu dute, abenturaren gora-behera guztiak idazteko. Kaskondoak Urduñan ez dira egon, Habemus Capitolium formakuntza zentroan baizik. Beraz, larunbata osoan entrenamendu gogor bat bizi dute, bakoitza ze fakzioan egongo den jakiteko. .

2019_11-12_29-01 CONVIVENCIAS EN ORDUÑA

Kaskondoak kalera irten ziren lurreko ostoak batzeko.

Oinarinek operazioaren diseinuan buru-belarri lan egin dute eta helburu amankomun jarri dute udarako: Iparraldetik bolante bat egitea. Bitartean, azkarrek solasaldi batzuk antolatu dituzte aktualitateko gai batzuei buruz, hala nola, aldaketa climatikoa, emakumeen egoeran zientzian, populismoaren igoera nazioarteko eszenan edo kulturaren eskuragarritasuna. Azkenik, trebeek euskararen eguna eta Eukaristiaren zenbait dinamika antolatu dituzte, gainerakoak parte hartzeko.

2019_11-12_29-01 CONVIVENCIAS EN ORDUÑA

Asteburuko momentu dibertigarri gehiagorako argazkian sakatu.

Partekatu!