Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Leku askotan ekintzak antolatu dituzte hizkuntza hau bultzatzeko eta kalean gure artean erabili dezagun. Izan ere, urteko edozein eguna da egokia euskaraz mintzatzeko. Euskarak 365 egun ditu eta horietako bat, euskarak 365 urte dituela bergogoratzeko da. Aurten kanpaina bat kaleratu dute euskaraz txiokatzeko Twitter-en. Hemen parte harte dezakezue.
Eskubeltz-en ere esfortzu handia egiten ari gara monitoreen artean euskara erabiltzeko. Duela urte pare bat gurasoentzako gutunak bi hizkuntzetan idatzita doaz eta gure bloggean eta sare sozialetan gero eta eduki gehiago euskaraz eskaintzen dugu. Josu Rubiok, Herri arduradura, euskara-normakuntza plan bat garatu du, Mikel Conde eta Getxoko Udaletxearen laguntzarekin, eta poliki-poliki funtzionamenduan jarriko dugu. Horretarako, zuen seme-alabekin eta begiraleekin euskaraz hitz egitera animatzen zaituztegu.

                              

Partekatu!