Euskarari idatzitako gutuna

Kaixo euskara maitea:

Gaurkoan zuri idazten dizut zure egunean. Hasteko, asko maite zaitudala esan nahi dizut baia zergaitik galdetuko diozu zure buruari. Begira, amatxoren zabelean nengoenetik ezagutzen zaitut eta bizitza osoan hor egon zara beti. Nere lehenengo berba euskaraz izan zen, txikitako lagunak euskaraz sortu nituen, ipuin ikaragarriak irakurtzen ditut eta nire abesti gustokoenak zure hizkuntzan daude.

Nere bizitzan bizitako maitasunik ederrena euskaraz izan da, amak, izekok eta osabak irakatsitako hizkuntzik ederrena zara eta nere altxorrik preziatuena.

Euskaraz bizi izan naiz nere bizitza osoan: triste, alai, maitatu edo eztabaidatu euskaraz egin dut. Azken finean, euskaraz sentitu dut.

Egia da monentu batzueta urrun sentitu zaitudala baina orain 27 urterekin argi daukat nere bizitzan nahi zaitudala, nere ondoan, daudenek ezagutu zaitzaten, nere ondorengoei zein ederra zaren erakutsi nahi diet eta euskaraz bizitzea nahi dut.

Mila esker euskara zu ezagutzeko aukera emateagaitik,

Ezezaguna

Partekatu!