Formakuntza jardunaldiak ere ‘online’ ospatu dira
Euskalerriko Eskautak Bizkaiak urtero antolatzen dituen formakuntza jardunaldiak ospatu ziren joan den larunbatan. Aurten, beste ekintza asko bezala, ‘online’ izan ziren, eta Bizkaiko hainbat taldek parte hartu zuten egunean, Eskubeltz barne.
Larunbateko goizan, talde guztietako begiraleak taldetan banatu ziren gai ezberdinei buruzko formakuntzak izateko. Hauek, esaterako, erreferente nola izaten ikasteko ala adar ezberdinen lan pedagogikoaz ikasteko burutu ziren. Mendian aplikatzeko segurtasun teknika berrien tailerra ere egin zen.
Eskubeltzeko begirale bakoitzak formakuntza ezberdin batean hartu zuen parte, eta arratsaldean, bai Eskubeltz bai beste talde guztiak haien lokaletan batu ziren goizean ikasitakoa aman komunean jarri ahal izateko. Gainera, arratsaldeko ekintza otoitz batekin hasi zen.
Nahiz eta urte hain arraroa izaten ari den, Covid-19ari aurre egiteko neurriak errespetatuz hainbat ekintza informal antolatu zituzten Eskubeltzeko begiraleek egunari amaiera emateko. Horrela, haien arteko erlazioak zaindu eta barrezka amaitu zuten eguna.
EEB eskaut eskubeltz Formación formakuntza jardunaldiak Getxo jornadas de formación scout