Getxoko Munduko Arrozetan, dibertsitatearen alde!

Getxoko Munduko Arrozetan, dibertsitatearen alde!

2019-09-28 Noticias 0

Taldeko bozeramaileak saria jasotzen.

Igandean Getxoko Munduko Arrozak ospatu dira eta han egon da taldea parte hartzen. Hainbat elkarte parte hartu zuten eta talde bakoitzak arroza desberdin bat sukaldatu zuen. Arrozen arteko ezberdintasunak gizarte anitzaren errepresentazioa izanik, dibertsitatearen eta interkulturalitatearen aldeko aldarrikapena eginez.

Egunean zehar umeentzako tailerrak, dantzak, kalejira… aurrera eraman ziren, eta kulturen artean existitzen den dibertsitatea ikusi  zen, gizartearen isla izanik. Gainera, arroza gazteenaren saria irabazi genuen! Epaimahaiak gure arrozak txikiak zirenean udalekuetan zein kanpamentuetan bazkaltzen zutenari gogorarazten ziela esan zuen.

Haur, gazte zein nagusiek ondo pasatzeko aukera izan zuten, baita ikasteko eta besteekiko izan ahal diren aurreiritziak eta aurrejuzkuak birplanteatuz eta zalantzan jartzeko. Gure trebeak Ane Gasllategi eta Adrián García Moviltik erakundearekin batera bideo hau grabatu zuten Loturak proiektua dela eta. Ekimen honen helburua gizarte bezala funtzionatzeko zein beharrezkoa den interkulturalitatea zabaltzea da.

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar