Gure altzor preziatua
JOSEBA CORDERO.- Pasadan ostegunean esukararen eguna izan zen, hortaz, euskararen garrantzia zein den goraipatu nahi dugu. Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Frantzisko Xabierkoaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz.
Euskal Herrian ez ezik, munduko beste hainbat txokotan ere ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna. Jakin badakigu Mexikon, Bartzelonan, Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen ere euskara goraipatzen dela abenduaren 3an.
Gaur egun euskarak arazo asko sufritzen ditu eta horietako bat hauxe da: jendeak euskara titulu bat bezala ikusten du edota bakarrik ikastolan erabiltzen den hizkuntza, baina, zergaitik ez dugu euskara beste begi batzuekin begiratzen?Gure egunerokoan oinarritzen? Zergaitik ez dugu ogia euskaraz erosten?
Euskara gure hizkuntza da eta erabiltzen ez badugu galdu egingo da. Berdin du euskara gutxi badakizu edo kriston euskera maila daukazun: garrantzitsuena edozertarako erabiltzea da.
Beraz badakizue, euskaraz hazi, euskaraz ikasi, euskaraz bizi eta euskaraz hezi, gure kulturaren parterik garrantzitsuenetarikoa delako, euskarak euskaldun egiten gaitu.