Gure Gune Erromoko Gazteleku berriaren inaugurazioan egon ginen
Apirilak 10an Gure Gune, Romoko Gazteleku berriaren ateak ireki genituen. Aste guztia lanean egon ostean, larunbat horretan, apirilak 14an, inaugurazio festa bat antolatu genuen eta bertan egon ginen begiraleok.Besteak beste, pin pon, futbolin eta hitz lehiaketa antolatu genuen. Atseden modura, merendola batekin askaldu genuen bertan egindako jakiekin.
Gaztelekua Romoko Santa Eugenia plazan kokatuta dago, Romoko Kultur Etxe berrian hain zuzen.
Arratsalde dibertigarri eta lagunarte paregabean pasatu genuen eta espero dugu leku hau Erromoko eta Getxoko umeentzat erreferentzia bezala izatea bere atseden momentuetan.
Gure Gune Gaztelekuaren ordutegia
Astearte, Asteazken, Ostegun eta Igandeetan: 17.00tatik 20.00ra
Ostirala eta Larunbata: 17.00tatik 22.00ra
Astelehenetan: itxita