Eskubeltz, hausnarketa jardunaldietan
Pasa den asteburuan begirale taldea Orduñan egon da, Euskalerriko Eskautak Bizkaiak antolatutako hausnarketa jardunaldietan parte hartzen. Horrez gain, begirale berriek fomakuntza izan dute, begirale bezala hasi duten abenturaren abiapuntu moduan, federakuntza osatzen dugun taldeak ezagutzeko, hezkuntza proiektua eta idearioa barneratzeko lehenengo pausuak emanez.
Taldea zein taldeko kideak nork eta zelan laguntzen dituen identifikatu, ebaluatu eta hobetzeko proposamenak sortuz burutu dira hausnarketa momentuak, bai taldeen arteko egoerak partekatuz bai talde naturaletan egoera aztertuz. Hau guztia Jesusekin partekatzeko momentua izan dute eukaristia momentuan.
Hala ere, dena ez da seriotasuna izan. Zapatuan La Casa de Papel telesailean murgildu ziren hainbat joku eta talde dinamiketan parte hartuz, Bizkaiko 27 taldeko begiraleak ume txikiak bezala guabela batez izugarri disfrutatzen.