Herri Aldea, inoiz baino lotuago

Herri Aldea, inoiz baino lotuago

2018-11-28 Noticias 0


Pasa den domekan, Herri Aldeako talde guztiak (Argizai, Eskubeltz, Inurri, Kilimusi eta Txispeleta) Durangon elkartu ginen. Goiz-goizean eta trenera edo autobusera gogo izugarriekin eta irribarre batekin, bakoitzak bere herritik topalekura abiatu ginen.

Durangon elkartu ginen goizeko hamarretan, agurtu eta adarretan banatu ginen. Behin adarretan banatuta, adar bakoitzak ibilbide ezberdinak hartu genituen eta Izurzara abiatu ginen. Bidean, adar bereko baina talde ezberdinetako ume zein nerabeek elkar ezagutu genuen. Adar nagusiek, aurpegi ezagunak aurkitu zituzten, taldeen arteko sare lana eta elkarrekin egindako proiektuak direla eta, aldiz, adar txikiagoek lagun berri mordoa egin zituzten.

Gainera, genero indarkeriaren eguna zela aprobetxatuz, haren inguruko jolasak eta dinamika ezberdinak egin genituen. Gero guztia aitarekin partekatu genuen otoitzan, adar bakoitzak egindakoaren zati bat gainontzeko adarrei aurkeztuz.

Asko disfrutatu genuen egunaz, eta pilo bat gustatu zitzaigun beste herrietako taldeekin gure esperientziak partekatzea, irrikitan gaude horrelako best txango bat izateko!

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar