Sakatu argazkian album osoa ikusteko.

Pasa den zapatuan olentzeroren etorrera eta abenduaren amaiera ospatu genuen Eskubeltz eta sektore parrokiala osatzen dugunok San Martín de Tours-eko lokaletan.

Koskorrek eta kaskondoek, trebeen laguntzarekin hainbat horma-irudi egin zituzten, materialak lortzeko froga batzuk gainditu ostean. Horma-irudi horietan Jesusen jaiotza irudikatu zuten. Oinarinek eta azkarrek, bestalde, eskaut batek gabonak eta Jesusen jaiotza zelan bizitzen ditugun aztertu zuten.

Ondoren, eukaristiara joan ginen etaegindako eskulanak Jesusi eskaini genizkion, eta Beleneko bakearen argia jaso genuen. Eukaristiaren amaieran eta kantuen artean Olentzero heldu zen.

Olentzerok asabek egindako txokolatea dastatzera gonbidatu gintuen, bizkotxo eta guzti! Jai zoragarri honekin hurrengo urtera arte Eskubeltz osaten dugunok elkar agurtu genuen.

Partekatu!